miércoles, 30 de marzo de 2011

MEXIKARRAK DERION!

Derio herriko eskolako umeekin bi hilabetetako egonaldian, aste baterako, Mexikori buruzko ekintza desberdinak prestatu nituen eta gero, ihauteri egunean mexikanoz mozorrotuta joan ginen.

Umeen aurkezpena eta zein  gelatan ikasten duten ikusi eta gero,  guztion artean aste batean egin genuen lana eta ihauteri egunean nola joan ginen mozorrotuta erakusten dizuegu: 


DERIOKO HERRI ESKOLAN...

Badakizue nortzuk diren umetxo hauek?

Bizkaiko Derio herriko eskolako 5 urteko umeak gara!



Argazkian 3 urterekin agertzen gara beste gela batean ikasten genuenean, baina orain 5 urterekin gela berri honetan ikasten dugu. Gustatzen zaizue?




Espazio honetan goiz guztietan etxetik gelara heltzean korroan biltzen gara, makinistak zerrenda pasatzeko eta zein egun den eta zein eguraldi egiten duen egun horretan denon artean esateko. Baita edozein gauzari buruz hitz egiteko; kantatzeko, poemak ikasteko edo ipuinak entzuteko... eta arbelean zerbait idatzi eta azaldu behar denean ere erabiltzen dugu.





Plastika txokoan plastilinarekin gauzak sortu, marrazkiak egin eta beste mota batzuetako eskulanak egiten ditugu...

Matematika txokoan matematikari buruzko fitxak eta puzzleak egiten ditugu eta jokoetara jolasten dugu...

Eta hizkuntza txokoa idazteko erabiltzen dugu baita ipuinak irakurtzeko ere...


AURTEN ERE, URTERO MODUAN IHAUTERIAK OSPATU DITUGU ESKOLAN...

Oraingoan mexikarrez mozorrotu gara eta ihauteri eguna baino lehenago, mexiko eta mexikanoak ezagutzeko mexikora bidaiatu dugu...



Inoiz ez genuen munduko mapa bat ikusi...eta Mexiko munduan non dagoen eta munduko beste herrialde asko ( euskal Herria eta Derio! ) non dauden ezagutzeko aukera izan dugu.





Munduko mapan itsasoa eta Mexiko margoztu dugu...




Gainera mexikanoak non eta nola bizi diren argazkietan ikusi ditugu...


Eta Guadalupe izeneko mexikoko umeari bakoitzak ezkutitz bat idatzi eta marrazki bat bidali diogu...guk bere ezkutitz bat eskuratu dugulako...eta elkarri ezagutzeko.



Mexikon jaten duten ogia ez da guk jaten dugun ogia modukoa! Begira! artozko tortitak jaten dituzte! Eta guk nolakoak diren ezagutzeko, plastilina zuriarekin eta arto aleekin artozko tortitak sortu ditugu... ( artozko tortitak egiten bideoa , argazkiak...)




Azkenik, gure gurasoek mexikanoz mozorrotuta nola joango ginen jakiteko, neskak mexikanaren eta mutilak mexikanoaren jantzia margoztu, moztu eta itsatsi dugu, baita arropa bakoitzaren izena idatzi...





Eta aste batean egindako guztia gelako horman jarri ditugu...Ikusten duzu zein polita, koloretxua eta apaindua gelditu den gela?














Ihauteri egunean...mexikanoz jantzita...
Derioko kaleetatik txarangarekin joan gara...







Eta herriko plazetan dantzak egin ditugu. Begira!


lunes, 21 de marzo de 2011

MAPA KONTZEPTUALA- Dislexia nola detektatu?

Haurrekin lanean ari naizenean hauetako bakoitza oso hurbiletik behatzen dut. Nolakoak diren  jakin nahi izaten dut; zelako portaera eta jarrera duten eta zergatik eta zelan jokatzen duten...Gero eta gehiago, hobetzen ikasi dezaten.
Eta horretarako, nik ere asko ikasi behar dut...

Beste gai batzuen artean, uste dut dislexia gaian barneratzea garrantzitsua dela eta horregatik,  gai honen inguruan  informazioa bilatzen ari naiz; umeak dislexia dutenean zer gertatzen den eta zer egin jakiteko.

Hona hemen dislexiari buruzko informazioa eskuragarri:

0%'>

lunes, 14 de marzo de 2011



Zer moduz?
Gixane Garcia naiz.

Laster , Haur Hezkuntzako irakaslea izango naiz eta zuentzako blog bat prestatzen ari naiz...
Oraindik, Derioko Bizkaiko eskolako 5 urteko umeak ezagutu ditut eta beraiekin egindako lana blogaren bidez ikusi dezazuen eskeintzen dizuet. Baita beraientzako eta beste ume askorentzako ere Iratxe Eguren beste etorkizuneko irakasle batekin prestatutako ikasteko eta entretenitzeko ekintzak (txotxongiloen antzerkia..), jolasak eta abar.
  
Espero dut orain arte Erne eta adi! blogean ikusitakoa zuei asko gustatzea eta parte hartzen disfrutatzea!