lunes, 23 de mayo de 2011

HAURREN MARRAZKIAK

UMEAK ARTISTAK

UMEEN MARRAZKI DESBERDINAK IKUSI NAHI BADITUZUE...Hemen dituzue adibide batzuk:



                                    


                                                                      







 




                                    

                                                  
HAURREN MARRAZKETAREN FASEAK

Umeen marrazkien garapenaren azterketa egitea gai oso interesgarria iruditzen zait eta horregatik, orain arte gai honi buruz jasandako ideia batzuk aipatzen ditut:

Haurrek marrazkietan ematen dituzten pausuak:


Lehenengo pausua zirrimarraketa da ( 2-4 urte )

- Umeak ez du helburu zehatz bat ezer margotzeko, zirrimarrak egiten ditu norabide ezberdinetan.Umeak garai honetan, ez du ezer irudikatu nahi, ez dauka intentsio figuratiborik; plazerra sentitzen du bakarrik marrazten.
Hasieran norabide ezberdinetan marrazten dute beso osoarekin eta gero ukondoaren erabilpenari ezker, eskuinetik ezkerrera

egiten duten mugimendua barridoa deitzen da.


 ZIRRIMARRATZE NAHASIA



- Zirrimarraketaren barruan, zirrimarraketa zirkularra ere dago.  Erpurua, pintza moduan erabiltzen du trazua mozteko.



ZIRRIMARRAKETA ZIRKULARRA


- Haurra hasten da sinboloen garrantzia ematen egiten duenari.
Lehen bakarrik mugitzea eta behar hori adierazi nahi zuen, orain, berriz, konturatzen da zerbait egiten duela.
Inguruan dauden elementuak lotzen hasiko da, zirkuluak...
  ZIRRIMARRAKETA KONTROLATUA



- Marrazketa prozesua aurrera joatean giza irudi baten errepresentazioaren bila joango da.

EGUZKI ZIRRIMARRA



Gero eguzkiaren barruan trazoak jarriko ditu eta aurpegia egiten saiatuko da.
                                                                                                       

Ez da ahaztu behar haurrak dakiena, errepresentatzen duenarekin. Badaki ahoa nolakoa den baina oraindik ez daki irudikatzen.Haurrarentzako funtzio garrantzitsuenak buruarekin egiten ditu eta horregatik buru handiak egiten ditu.

- Garai honetan bere interpretazioak egiten ditu paperaren gainean, haurra mundua nola ikusten duen adierazten du.

Azkenengo prozesuan, elementu asko elkartuko ditu; adibidez familiaren marrazki bat egiterakoan. Bera egozentrismotik abiatzen denez, bera erdialdean marrazten du bere burua, edo besteak baino handiagoa jarriko da.

- Azkenik, haurrak adieraziko du gizakiak atzamarrak dituela:





Aurrerago, beste fase batzuk ematen dira adinaren arabera.


Informazio gehiago plastika adierazpenaren garapena eta bere didaktika apunteetan edo liburuetan bila dezakezue... 

ETA UDARAKO...

UDAN ZER EGINGO DUZU?

Ekintza hauetan parte hartu nahi duzu?

- Aurkezpen jolasak, ur jolasak, jolas kooperatiboak, zentzumen jolasak, altxorraren bila bezalako jolas tradizionalak eta mahai jolasak
             - Eskulana tailerrak, musika tailerrak, zirku tailerrak
- Munduko Jolasak
                    -  Euskal mitologiako kondairak
- Herri kirolak
                             -Txangoak
- Azken jaia


BA,AUKERA HAU DUZU!! apuntatu!

Kurtso amaieran gaudenez dagoeneko eta honez gero, aurtengo ikasturtea amaitzen denerako Urduliz herrian antolatzen diren ekintzen prestaketa hasi da, hauen artean, herriko Udaleku Irekiak kokatzen direlarik.
Aurreko urtean bezala, aurten ere, udaleku hauetan 3 eta 5 urte bitarteko umeak parte hartzeko aukera izango dute...

UDALEKU IREKIAK 2011 URDULIZ

Ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean (3-5 urte bitarteko umeak)

Udalekuetan parte hartzeko baldintzak:

1. Izena emateko epea eta tokia: maiatzaren 16tik 20ra bitartean,
Urdulizko Kultur Etxean.
2. Nori zuzendua: 2006ko urtarrilaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra
bitartean jaiotako eta Urdulizen erroldatutako ume guztiak.
3. Eskatzaileak plazak baino gehiago izanez gero, zozketa publikoa
egingo da. Eskaera-orri bakoitzeko, gehienez ere 3 izen ager
daitezke. Haur bakoitzak inskripzio orri bakarrean eman ahal izango du
izena.
Zozketan banan-banan aterako dira papertxoak 40 plazak bete arte.
Horrela eginez gero, gerta daiteke azken plaza esleitzean, inskripzio orri
batean dauden hiru edo bi ume ezin sartzea eta hirurak edo biak (kasuak
kasu) kanpoan gelditzea eta hurrengo papertxoa hartu behar izatea.
4. Gizartekintzak hala eskatuz gero, zozkatuko diren berrogei plazetatik
baten bat premia bereziak dituen Mankomunitateko haurren bati
egokitzea gerta daiteke.
5. Zozketa eguna: maiatzaren 24ean, arratsaldeko 18:00etan, Urdulizko
Kultur Etxean.
6. Kuotak:
· Prezioa, plaza bakoitzeko (normala): 50,00 €
· Prezioa, plaza bakoitzeko (fam. ugaria): 25,00 €
· Prezioa, plaza bakoitzeko (oinar. errenta): 10,00 €
Dirua itzultzea: ezarritako prezioak behin ordainduz gero, ez da dirua
itzuliko honako kasuetan izan ezik: gaixotasun, istripu edota beharrizan
larriren bat izatea.
7. Zozketaren emaitzari eta ordainketa epe zein moduari buruzko
informazioa eskuragarri egongo da maiatzaren 25ean, Urdulizko
Udaleko web orrian eta Urdulizko Kultur Etxean.
8. Zozketa egin eta gero, udalekuetan parte hartuko duten haurrek honako
agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
· Inskripzio orria
· Bankuko ordainagiriaren kopia bat
· Eskatzailearen osasun fitxa. Gaixotasunen bat izanez gero
(zeliakoak, alergiak…) aipatu
· Osakidetzako txartelaren fotokopia
· Familia ugariko umeek dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute

 Izena emateko orria helbide honetan lor dezakezu:

http://www.urduliz.eu/eu-ES/Albisteak/Documents/Udalekuak_baldintzak_3_5.pdf
Eta hortik aurrera, disfrutatzera!!

MARIPERTXENTA IPUINA


Ikasturtea amaitzear dago! Eta San Juan gaua ( urteko gaurik motzena da eta urtero gure herrian, beste askotan bezalaxe, sutzar handia egiten da gaua heltzean eta errautsen gainetik salto egin behar da)  heltzeko oso gutxi falta denez, Maripertxentaren ipuina irakurtzera animatzen zaituztet.
Ipuin hau San Juan gauari buruzkoa da... 


 MARIPERTXENTA


Itsaso zabalaren beste aldean, Sorginzulo izeneko leku batean, hamar sorgin bizi ziren elkarrekin. Zaharrena eta gaiztoena Sorginputz zen. Gazteena eta txintxoena, berriz, Maripertxenta.
Gauero-gauero, beren leize-zulotik ateratzen ziren hamar sorginak jendea beldurtzera. Sorginputzek honela abesten zuen hegan zihoazen bitartean:
- Ziu fiu… ziu fiu… Sorginak, sorginak gara gu… Goazen, goazen, goazen hirira… haurrak beldurtzera, argiak itzaltzera, banketxeerako alarmak jotzera… teilatuetan dantza egitera…


 

Baina Maripertxentari ez zitzaion gauero-gauero jendea beldurtzea gustatzen. Aspeturik zegoen beti gauza bera egiten. Horregatik erabaki zuen bakar-bakarrik oporretara joatea.
Halaxe, gau batean, taldea utzi eta hiri handi batera joan zen sorgin gaztea.
- Eta zer egin behar dut nik orain?- galdetzen zion bere buruari.
Dena dela, hurrengo goizean goiz, hiri hartako aireportuan zegoen Maripertxenta.


 


Abentura eta arazo askoren ondoren, hegazkinean gurutzatu zuen Maripertzentak itsaso urdin zabala. Txikiegia zen oraindik hain bidaia luzea hegan egiteko.
Lizarribar izeneko herriaren pare-parean jauzi egin zuen Maripertxentak hegazkinetik. Eta herri hartako kanpandorrean geratu zen.
- Eta zer egin behar dut orain nik hemen bakarrik= -galdetzen zion bere buruari.
Etxe batetik zetorren pianoaren hots gozoa entzun zuen geroxeago. Eta alaitasunez bete zitzaion barrera gure sorgintxoari.


 


Maripertxentak piano-jotzailearen gelako balkoiko kristala jo zuen, “kax, kax”.
- Nor dabil hemen ordu hauetan? –galdetu zuen piano-jotzaileak.
- Ni Maripertxenta naiz, sorgina. Baina ez beldurtu,, munduko gizon, emakume eta haur guztien laguna izan nahi dut –esan zion Maripertxentak.
- Zu sorgina? Zer diozu? Ametsetan ari ote naiz ni?
- Ez, ez… itsaso zabalaren beste aldetik etorritako benetako sorgin baten aurrean zaude. Begira iezadazu ongi- erantzun zion Maripertxentak.
Baina ezinezkoa zen Dionixio piano-jotzaileak sorgina ikustea, itsua baitzen.


 



Maripertxentak piano-jotzailearen gelako balkoiko kristala jo zuen, “kax, kax”.
- Nor dabil hemen ordu hauetan? –galdetu zuen piano-jotzaileak.
- Ni Maripertxenta naiz, sorgina. Baina ez beldurtu,, munduko gizon, emakume eta haur guztien laguna izan nahi dut –esan zion Maripertxentak.
- Zu sorgina? Zer diozu? Ametsetan ari ote naiz ni?
- Ez, ez… itsaso zabalaren beste aldetik etorritako benetako sorgin baten aurrean zaude. Begira iezadazu ongi- erantzun zion Maripertxentak.
Baina ezinezkoa zen Dionixio piano-jotzaileak sorgina ikustea, itsua baitzen.



 




Bai, gaztetan, suziri batek jo zuen Dionixio aurpegian, eta bizitza osorako itsu geratu zen. Oso bihotz oneko gizona zen Dionixio piano-jotzailea. Horregatik esan zion gau hartan Maripertxentari:
-Zatoz barrura, zatoz. Kanpoan baino hobeto egongo zara suaren epelean eta.
Gero, erratz gainean etorri al zen galdetu zion Dionixio itsuak, eta Maripertxentak erantzun zion:
-Ez, ukendu magiko batekin igurzten gaituzte txiki-txikitan, eta segituan hasten gara hegan.
Horrela, egunsentian txoriak kantari hasi arte egon ziren itsua eta sorgina hizketan.


 


Maripertxenta Dionixioren etxean geratu zen bizitzen. Oso ondo konpontzen ziren biak.
Lierni izeneko neskatila bat egunero joaten zen Dionixioren etxera pianoa jotzen ikastera. Maripertxenta eta Lierni lagun handiak egin ziren.
Sorginak abesti polit bat erakutsi zien Lierni Eta Dionixiori:
Gaueko iluntzean
zuhaitz bitartean
ilargia ageria da
borobil betean.

La lara la liro
la lara la liro
la lara la liro
la lara liro.



Maripertxentak eta Liernik bihurrikeria bat baino gehiago egin zituzten ondorengo hilabeteetan.
Arratsalde batean, Liernik ikastolako leiho bat erdi irekian utzi zuen. Gero, etxerakoan, osaba Plorentiñoren etxetik txapela bete astapiku hartu zituen.
Gau hartan Maripertxenta ikastolara sartu zen erdi irekian utzitako leihotik. Txapela bete astapiku, edo asto-kaka, utzi zituen andereño Petraren mahai gainean.
Hurrengo goizean, su eta gar jarri zen andereñoa. Astapikuak ikastola ondoko baratzean bota zituen, eta txapela hango txorimaloari jarri zion buruan.


 


Ekainaren 15ean hartu zituen oporrak Liernik. Hurrengo goizean, Maripertxentarengana joan zen. Eta galdetu zion bere lagun sorginari:
- Zer egin behar duzu zuk oporretan?
Eta sorginak erantzun zion:
-Begira, Lierni! Nire oporrak bukatu dira. Laster itsaso zabala gurutzatu eta neure etxera joan behar dut berriro, Sorginzulora. Baina etorriko naiz berriro zuek bisitatzera.
Liernik eta Dionixiok pena hartu zuten, baina ulertzen zuten pertsonak pertsonekin bezala, sorginek sorginekin bizi behar dutela.



  San Joan bezperan, elkar agurtzeko, tarta eder bat jan zuten Dionixiok. Maripertxentak eta Liernik. Gero ikatzarekin aurpegia, eskuak eta hankak belzteko eskatu zion sorginak Lierniri.
Eta gauean, beltz-beltz eginda, mozorroturik, atera zen Maripertxenta Dionixioaren etxetik hegan. Herriko plazan jendea saltoka zebilen San Joan suaren inguruan. Hantxe ibili zen Maripertxenta ere dantza, salto eta kanta.
Dantzaldia bukatutakoan, ikusleei musutxoak bidaliz alde egin zuen hegan. Herritar guztiak harturik geratu ziren, eta Liernik bi malko gazi lehertu zituen mihiaren puntarekin.


Horrela bazan, ez bazan
zuk ere dantza egizu plazan.

domingo, 22 de mayo de 2011

TXOTXONGILOEN LANTEGIA


Txotxongiloekin ipuin baten antzezpena egin nahi baduzue, txotxongiloak  nola egin badakizue?


Hona hemen adibide batzuk:




KARTOIZKO KAXEKIN EGINDAKO TXOTXONGILOAK
Materiala
Kaxa hutsak, tela zaharrak, botoiak, koloretako paperak, alanbrea, artaziak.
Birzikla daitezkeen materialak erabiltzea komeni da.


Eraikuntza:
Kaxa hutsekin txotxongiloen buruak egin daitezke. Kaxa erditik ebakitzen da, 3
aurpegi bakarrik moztuz (alboetakoak eta oinarri bat), laugarren aurpegiak
bisagra baten modura joka dezan. Hatzak kaxaren bi erdietan sartuko dira,
txotxongiloaren ahoa ireki eta itxi ahal izateko.
Ondoren, kaxa apaindutako paper itsasgarri batez estaliko da. Begiak bi botoi
izan daitezke. Belarriak telazkoak edo paperezkoak izan daitezke; kaxan
itsatsiko dira eta alanbreaz itxura emango zaie. Horrez gain, telazko mingain
bat ere itsas dezakegu.
Txotxongiloa beste pertsonaia bat bihurtzeko, belarrien ordez txapel bat, zapi
bat edo beste osagarriren bat jarri besterik ez da egin behar.




PAPEREZKO PLATEREKIN EGINDAKO TXOTXONGILOAK
Materiala
Paperezko platerak, tela zaharrak, kola, artaziak.


Eraikuntza
Paperezko platerekin txotxongilo maitagarriak egin daitezke. Platera erditik
tolestuko da, eta irribarre zabala duen aurpegia bihurtuko da. Plateraren
goialdean telazko zati bat itsatsiko da, hatzak bertan sartzeko (erpurua
kokotsaren azpian egongo da), txotxongiloaren ahoa ireki eta itxi ahal izateko.
Paper distiratsuz egindako begi batzuk, mingain gorri bat eta paper edo telazko
hortz zuri batzuk itsatsiko zaizkio.
Goialdean artilezko hariak jarriz, forma eta kolore askotako ileak sor ditzakegu.
Txotxongiloaren aurpegia aldatu egin daiteke itxura desberdineko begiak,
mingaina edo hortzak jarriz, irudikatu nahi den pertsonaiaren arabera.
 



GALTZETINEKIN EGINDAKO TXOTXONGILOAK
Materiala

Lehenbizi, eskua galtzetinaren barruan sartuko da, begiak behar den tokian
jartzeko. Ondoren ilea, txapela, zapia, mingaina edo dena delakoa itsatsiko da.
Edozein koloreko galtzetin pare zahar bat, kola, artaziak, artilea, papera.

                                                 



Zer iruditzen zaizue?  Beste aukera batzuk ere badaude...

viernes, 20 de mayo de 2011

TXOTXONGILOEN IKUSKIZUNA

"AHATE ITSUSIA"

Ezagutzen duzue Ahate Itsusiaren ipuina?
Ba, nahi baduzue ipuina txotxongiloen bidez errepresentatuta ikusteko aukera duzue...

Hor uzten dizuet bideoa ikusten!! DISFRUTATU!





Eta orain, Ahate Itsusiaren ipuinaren antzerkiaren eszenatokia prestatzen ikusi ahal dezakezue. Begira!




Polita, e?

Ahate Itsusiaren kanta uzten dizuet kantatu nahi baduzue...

Behin batean errekan,
udaberri goizean,
kumeak jaio ziren
ahate baten habian.
Bost eder, bat itsusi.
Ikusi-makusi.
"Hauxe gauza zatarra"
Kua, kua, kua.
Kua, kua, kua.
Udaberriko kantua.
Kua, kua, kua.
Kua, kua, kua.
Goizetan entzundakoa.


Ahatetxo itsusia
oso triste bizi zen.
Beste animaliek
txantxetan hartzen zuten.
"Ni jo egiten naute
zatarra naizelako,
hemendik urrun noa
maite ez nautelako".

Kua, kua, kua...

Gau batean zisneak
hegan etorri ziren.
Eta hura miraria!
Zerbait ikasi zuen.
"Ni ez naiz ahatetzoa,
zisne ederra baizik".
Eta handik aurrera
bizi izan zen pozik.

Kua, kua, kua...

martes, 17 de mayo de 2011

UDABERRIA HELDU ZAIGU!


ZEIN POZIK EGON BEHAR GAREN ,
EGUZKIA  GEHIAGO IRTETEN
DELAKO  ETA ZELAIAK KOLOREZ
BETETZEN DITUZTEN LORETXOAK IKUSTEN DIRELAKO...!



Begira! Hurrengo jolasean nola da lore baten hazkundea eta honen atalak zeintzuk diren baita udaberrian zein lore ikusi dezakegun ere ezagutuko dituzue. Baina ez ahaztu ez direla udaberrian ikusi daitezkeen lore bakarrak e?
Hauek loreak gure inguruko zelaietan ikusten direnak dira!



Lortu duzu jolasaren atalak osatzen?
Orain, badakizu...begiratu lorez beteriko zelaiak eta disfrutatu!