domingo, 22 de mayo de 2011

TXOTXONGILOEN LANTEGIA


Txotxongiloekin ipuin baten antzezpena egin nahi baduzue, txotxongiloak  nola egin badakizue?


Hona hemen adibide batzuk:




KARTOIZKO KAXEKIN EGINDAKO TXOTXONGILOAK
Materiala
Kaxa hutsak, tela zaharrak, botoiak, koloretako paperak, alanbrea, artaziak.
Birzikla daitezkeen materialak erabiltzea komeni da.


Eraikuntza:
Kaxa hutsekin txotxongiloen buruak egin daitezke. Kaxa erditik ebakitzen da, 3
aurpegi bakarrik moztuz (alboetakoak eta oinarri bat), laugarren aurpegiak
bisagra baten modura joka dezan. Hatzak kaxaren bi erdietan sartuko dira,
txotxongiloaren ahoa ireki eta itxi ahal izateko.
Ondoren, kaxa apaindutako paper itsasgarri batez estaliko da. Begiak bi botoi
izan daitezke. Belarriak telazkoak edo paperezkoak izan daitezke; kaxan
itsatsiko dira eta alanbreaz itxura emango zaie. Horrez gain, telazko mingain
bat ere itsas dezakegu.
Txotxongiloa beste pertsonaia bat bihurtzeko, belarrien ordez txapel bat, zapi
bat edo beste osagarriren bat jarri besterik ez da egin behar.




PAPEREZKO PLATEREKIN EGINDAKO TXOTXONGILOAK
Materiala
Paperezko platerak, tela zaharrak, kola, artaziak.


Eraikuntza
Paperezko platerekin txotxongilo maitagarriak egin daitezke. Platera erditik
tolestuko da, eta irribarre zabala duen aurpegia bihurtuko da. Plateraren
goialdean telazko zati bat itsatsiko da, hatzak bertan sartzeko (erpurua
kokotsaren azpian egongo da), txotxongiloaren ahoa ireki eta itxi ahal izateko.
Paper distiratsuz egindako begi batzuk, mingain gorri bat eta paper edo telazko
hortz zuri batzuk itsatsiko zaizkio.
Goialdean artilezko hariak jarriz, forma eta kolore askotako ileak sor ditzakegu.
Txotxongiloaren aurpegia aldatu egin daiteke itxura desberdineko begiak,
mingaina edo hortzak jarriz, irudikatu nahi den pertsonaiaren arabera.
 



GALTZETINEKIN EGINDAKO TXOTXONGILOAK
Materiala

Lehenbizi, eskua galtzetinaren barruan sartuko da, begiak behar den tokian
jartzeko. Ondoren ilea, txapela, zapia, mingaina edo dena delakoa itsatsiko da.
Edozein koloreko galtzetin pare zahar bat, kola, artaziak, artilea, papera.

                                                 



Zer iruditzen zaizue?  Beste aukera batzuk ere badaude...

No hay comentarios:

Publicar un comentario